touristsgohome.jpg
 
 

#EZTABAI_08 Turismo MAsiboa

Ostirala, 2019_06_07 - 20:30

Ni neu (Kursaal, DONOSTIA)


GONBIDATUAK: AURKENE ALZUA,
ASIER BASURTO & Asier Pereda.

MODERATZAILEA: FernAndo Á. Busca

 

Zortzigarren Eztabai tertulia honetan aspalditik buruan dugun gai bat jorratuko dugu: turismoa eta masak.

Aurtengo apirilean Gipuzkoan eman diren turisten sarrerak joan zen urteko hilabete berean emandakoak baino %8,1 gehiago izan dira eta ez dirudi hazkunde hau laster geldituko denik. Bada esaten duenik hiria gainezka egiteko zorian dagoela.

Epe motzeko errentan eskaintzen diren etxebizitza turistikoen gaiak ere ekarri ditu bere eztabaidak eta ondorioak: gauetik goizera sortu den sektore honen hazkundeari era guztietako arazoak egotzi zaizkio.

Hontaz guztiaz hitz egiteko luxuzko gonbidatuak izango ditugu, beste behin. Hona:

Aurkene Alzua Sorzabal (Donostia, 1964) Aurkenek nazioarteko turismoan doktore maila lortu zuen Purdue unibertsitatean (AEB). Egun Deustuko unibertsitateko irakaslea da. Aurkene CICtourGUNE ikerketa kolaboratiboko zentroko zuzendaria izan zen. Halaber, EAEko, Espainiako eta nazioarteko administrazio publikoetarako lan ugari egin ditu eta hainbat programa akademiko koordinatu ditu. Aurkeneren ikerketaren fokua turismoan dago jarrita, neurketa-sistema aurreratuetan (Big Data) eta soluzio adimentsuetan. 20tik gora ikerketa-artikulu argitaratu ditu eta berrikuskatzailea edo erredakzio-kontseiluko kide da turismoarekin eta informazio-tekno- logiekin lotutako hainbat aldizkarietan.

Asier Basurto Arruti (Donostia, 1985) soziologian lizentziatua eta hizkuntza-plangintzan espezialista da. Bere ibilbide profesionalean, euskara eta hizkuntza aniztasunari lotuta, soziolinguistika arloko ikerketan eta kultur kudeaketan lan egin izan du. Hainbat elkarte eta mugimendu sozialetan parte hartu izan du; gaur egun, besteak beste, Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteko kide da. Bizilagunekin turismo-ereduarekin kezkatutako donostiarren plataformako kide da sorreratik. Bi helburu ditu plataformak: (1) Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea eta (2) donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasunezko elementu bezala aldarrikatzea. Bizilagunekin-ek hiriko gaur egungo turismo-ereduak kaltetutako herritar eta elkarteak saretzen ditu. Gainera, hirigintza garden, legal eta parte hartzailearen aldeko Donostia Defendatuz koordinakundearen parte da. Eta Turistifikazioaren aurrean dauden Europa Hegoaldeko hirien SET sareko kide ere bada.

Asier Pereda Benito (Donostia, 1981) Euskadiko Etxebizitza Turistikoen Elkarteko (Aparture) presidentea da eta Espainiako Etxebizitza Turistikoen Elkarteen Federazioaren (Fevitur) Zuzendaritza Batzordeko kidea. The Rentals Collection enpresako burua ere bada. Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuaren eskutik Gipuzkoako Turismoko Berrikuntza Saria jaso du 2018an, Gipuzkoako turismo ereduan berrikuntzari eskaini dion balioagatik eta Aparture elkarteak sustatu duen sistema eredugarri, arduratsua eta jasangarriari esker.

 

Edizio hau EUSKARAZ izango da.
Esta edición será en EUSKERA.


NI NEU jatetxeko sukaldariek ondorengo MENUA prestatu digute:

Antxoa pintxoa piper konfitatuekin
Otarrainxka eta curry berde brotxetatxoa
Etxean egindako kroketak
Tenperatua baxuan egositako arraultza eta baratzuri beltz zopa.
Bakailaoa ajoarriero erara.
Zartagian karamelizatutako torrija izozkiarekin.

Edariak:
Tres Ducados D.O. Rioja, ardo beltza.
Vino blanco Viña 65 D.O.Rueda, ardo zuria
Ur minerala

Illy kafea eta infusioak.

PREZIOA: 18€ (BEZ barne)
 

Alergia edo intolerantziaren bat edukiz gero
aldez aurretik
emailez esatea eskertuko dizuegu.


 
 
 
 

Babeslea / Patrocina:

Laguntzailea / Patrocina